La Asunción ikastetxean haur bakoitzaren garapenean bideratuta dagoen hezkuntza integrala eta pertsonalizatua eskaintzen dugu, hau da, alderdi emozionala, kognitiboa, soziala eta espirituala kontuan hartzen duen hezkuntza . Haur bakoitza bakarra da eta horregatik gure konpromisoa haien hazkundean eta ikaskuntzan hurbiletik eta maitasunez laguntzea da, ongizate emozionala prestakuntza akademikoa hainbeste balioesten duen hezkuntza sustatuz.
Gure hezkuntza-proposamena balio kristauetan oinarritzen da, eta horiek gure jarduera eta proiektuetan eragina dute. Gure ikasleak maitasunean, elkartasunean, justizian eta bakean trebatzen ditugu, pertsona bakoitzaren duintasuna errespetatzen duen giroa sortuz.
Lehen urteetatik, kudeaketa emozionala sustatzen dugu, gure ikasleek beren emozioak identifikatu, ulertu eta modu osasungarrian erabiliz inguruan konfiantzaz eta enpatiaz jokatzeko gai izan daitezen. Alde horretatik, gure metodologiak aukera ematen die gizarte- eta bizikidetza-trebetasunak garatzeko, errespetuaren eta lankidetzaren kultura sustatuz.
Gure nazioarteko izaeratik, komunitatean parte-hartze aktiboa izatearen garrantziaz jabetzen gara. Beraz, gure ikasleek bertako hainbat jarduera, ekitaldi eta jaietan parte hartu eta integratzeko aukera dute, gure tradizioak partekatuz eta ospatuz. Kultur aniztasuna guretzako funtsezko balore bat da eta honek eskaintzen digun aberastasunetik edaten eta ikasten dugu denok.
Gure irakasleek haur bakoitzari ematen dioten hurbileko tratua eta jarraipen pertsonalizatua gure ikastetxearen funtsezko beste zutabe bat da. Gure irakasle-taldea beti ikasleei laguntzeko prest dago, haur bakoitza baloratua eta entzuna sentitzen den konfidantzazko giroa lortuz. Gainera, proiektuen bidezko lan-metodologia bat ezartzen dugu, txikiei mundua modu sortzaile eta praktikoan esploratzeko aukera ematen diena, jakin-mina eta taldean lan egiteko gaitasuna sustatuz.
Hezkuntza eskolaren, familiaren eta beste hezkuntza-erakunde batzuen arteko ahalegin partekatu gisa ulertzen dugu. Hori dela eta, hainbat proiektu eta ekitaldi propioen bidez gure ikastetxeko familiekin harremana sendotzeaz gain, hainbat hezkuntza eta kultura-erakunderekin lankidetza sustatzen dugu, gure ikasleen prestakuntza aberasteko eta munduari buruz duten ikuspegia zabaltzeko.
La Asunción-en kalitatezko hezkuntzarekin konprometituta gaude, gure ikasleak ez bakarrik ikasle gisa hezteko eta laguntzeko baizik eta pertsona osoak izateko ere, solidarioak eta arduradunak, espiritu kritikoa, fedea eta konfidantzarekin etorkizuneko erronkei aurre egiten dietenak.
Gogora nazazu
De acuerdo con el artículo 13 del Reglamento (UE) nº 2016/679 ("GDPR"), declaro que he leído la Política de privacidad de la "ASUNCIÓN IKASTETXEA" y doy mi consentimiento para el uso de los datos que proporciono.