Etxea Noticias INKLUSIO ETA ANIZTASUNA LA ASUNCION IKASTETXEAN

INKLUSIO ETA ANIZTASUNA LA ASUNCION IKASTETXEAN

Hilabete honetan gure lankide Nikole Iñarrari buruzko albiste inspiratzailea partekatu nahi dugu,  La Asuncion Miracruz/Donostia ikastetxeko zuzendaria. Nikolek ia 40 urte daramatza ikastetxeari lotuta (lehenik ikasle, eta gero irakasle eta zuzendari), eta bere historia hezkuntzarekiko konpromisoaren adibide garbia da.

Duela gutxi egindako elkarrizketan, Nikolek nabarmendu zuen gure zentroaren indarguneetako bat inklusioa dela: gaur egun 40 nazionalitate inguruko ikasleak bizi dira elkarrekin, eta horrek aberastasun kulturala ekartzeaz gain, giro bereziki errespetuzkoa eta anitza eraikitzen laguntzen du.

Nikoleren ustez, hezkuntza ez da soilik ezagutzak transmititzea, bizitzak eraldatzea eta jatorri desberdinetako ikasleen arteko elkarbizitza eta ikaskuntza sustatzea, baizik. Bere gidaritzapean, aniztasuna naturaltasunez eta gogoz bizitzeko tokia izaten jarraitzen du La Asunicon ikastetxeak.

Eskola ikasgelak baino askoz gehiago dela gogorarazten digun istorioa: topaketarako, hazkunderako eta mundura irekitzeko espazioa da.

https://exitoeducativo.net/nikole-inarra-la-asuncion-donostia/