Ikastetxea 2026ko eguzki-eklipserako prestatzen ari da, hezkuntza komunitate osoari irekitako hitzaldi batekin.
2026ko abuztuaren 12an datozen urteetako gertakari astronomiko ikusgarrienetako bat izango da: eguzki-eklipsea. Oso modu berezian bizi ahal izango dugun fenomeno honek ikusmin handia piztu du astronomiazaleen, zientzialarien eta herritarren artean.
Gertakari zirraragarri hau dela eta, gure ikastetxeak hezkuntza komunitate osoari irekitako dibulgazio-hitzaldi bat antolatu du. Aukera paregabea izango da astronomiaren mundu liluragarrian murgiltzeko eta modu atsegin baina zorrotzean ezagutzeko zer den eguzki-eklipse bat, zergatik gertatzen den, nola behatu daitekeen segurtasunez eta zerk egiten duen 2026an biziko dugun fenomenoa hain berezi.
Oraingo honetan, gainera, aparteko hizlari bat izango dugu gure artean: Eduardo Ganuza, gure ikastetxeko Matematika irakaslea eta zientzia- dibulgazioaren eta ezagutzaren sustapenaren alorrean erreferentziazko erakundea den .Aranzadi Zientzia Elkartearen Astronomia Saileko kide dena. Eduardok hitzaldi hau guztiz borondatez eta modu altruistan eskainiko du, astronomiarekiko duen jakintza eta grina guztion artean partekatuz.
Aukera bikaina izango da jakin-min zientifikoa pizteko, komunitatean ikasteko eta unibertsoak eskaintzen dizkigun ikuskizun ikusgarrienetako batez elkarrekin gozatzeko.
Data: 2026ko maiatzaren 19a
Ordua: 17:00
Lekua: Ikastetxeko hitzaldi aretoa
Familiak, ikasleak, irakasleak eta hezkuntza komunitateko kide guztiak gonbidatuta zaudete esperientzia berezi honetan parte hartzera.
Zuen zain izango gara!
Gogora nazazu
De acuerdo con el artículo 13 del Reglamento (UE) nº 2016/679 ("GDPR"), declaro que he leído la Política de privacidad de la "ASUNCIÓN IKASTETXEA" y doy mi consentimiento para el uso de los datos que proporciono.